ARTEA

“Megalopolia”, Espacio Marzana galerian

Chus García-Fraile artistak Megalópolis izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Espacio Marzana gunean, maiatzaren 8ra arte. Artistak hiri handiei buruzko marrazki eta margolanak paratu ditu: zuri eta beltzean, gau giro itzaltsua… hiri-fabriken eta metropoli-faktorien itxura dutenak.

Hiri-fabrika horiek ekoizpen eta kontsumoa biltzen dituzte leku berean. Ziutate horietako biztanleak, gainera, mekanismo horren piezak baino ez dira.

García-Frailek, gainera, hirien alderdi soziala ere jorratzen du, hiria dinamika sozialen biltoki eta sortzaile gisa. “Nire lana sinbolo sozialen berrikuspen bat da, kontsumo-gizartearekin solas jarraituan”, dio artistak. Horrekin batera, ongizatearen mitifikazioa ere lantzen du, “ideial goren gisa”. Horretarako, egunerokotasunean jartzen du bere begirada.

Esaterako, etxebizitzaren gaia lantzen du FOR SALE seriean. Etxe horiek biztanleen itxaropen eta ilusioak biltzen dituzte, baina hiriak enpresa beraren departamentuen antzera barneratzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button