IKUS-ENTZUN

“Medeni mesec” filma proiektatuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Goran Paskaljevic zinemagile serbiarrak zuzenduriko Medeni mesec (Serbia / Albania, 2009) filma proiektatuko du gaur Bilboko El Carmen aretoan 19;45ean.

Bizitza hobe baten esperantzan, bi bikote gaztek beren herrialdeak utzi dituzte.

Maylinda eta Nikek Albania utzi dute Italiara itsasontziz joateko eta, han, beren maitasun debekatua bizitzeko asmoz.

Vera eta Marko Serbiatik alde egin dute trenez Austriara bidean Hungaria zeharkatuz. Marko trebetasun handiko biolontxelo joleak Vienako Orkestra Filarmonikoan sartzeko aukera izan du.

Aldiz, arazoak mugara hastean hasi dira bi bikoteentzat, paperak legez eduki arren. Agindutako Lurtzat jotako Europan beren ametsak errealitate bihurtzeko itxaropenak desegin egiten dira.

Mundu osoko zinemaldietan saritutako zuzendari serbiar Goran Paskaljevicen azken filma da Medeni mesec. Honatx filmatu dituen beste lan batzuk: besteak beste, Someone Else’s America (1995), San zimske noci (2004) eta Optimisti (2006).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button