ESZENA

“Medea material” antzezlana, Oreretan

Bea Insa aktoreak Medea material obra taularatuko du igandean, maiatzak 31, Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Heiner Müllerren testu bat oinarri hartuta, gaztelaniaz.

Emanaldia ZIZT! antzerki zikloaren baitan egingo da. Egun horretan, gainera, ekainaren 18tik 21era bitarte egingo den Eztena jaialdiko egitaraua iragarriko dute.

Insak antzeztua, oholtzan, Iñaki Alberroren txeloa izango du lagun. Insa, gainera, testua moldatzeaz eta obra zuzentzeaz ere arduratu da, Tahar Klibirekin batera.

Antzezlana sorginen mitoaren inguruko tragedia garaikidea da, izan ere, Müllerrek sorginen eta argonauten mitoa hartu zituen, etengabeko gudak jasaten dituen Europa hondatuaren gaineko istorioa kontatzeko. “Medea eta Jason emakumea eta gizona dira haien zirkunstantzien aurrean, historiaren aktore eta ikus-entzule dira”.

Medea material antzezlanak historia zaharraren oihartzunak haizatzen ditu. “Antzerkiaren zeremonia da, errituala, agian, bakanala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button