LITERATURA

“Mecanografiak”, Harkaitz Canoren ipuin antologia kalean da

Donostiako udal liburutegian eta Txalaparta argitaletxearen eskutik, lan berria aurkeztuko du Harkaitz Canok  asteazkenean. Hitzordua, 12:00etatik aurrera izango da.

Azken hamarkadan euskal literaturak izan duen idazlerik oparoenak idatzitako genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu antologia honetan Irati Jimenezek, Mecanografiak lanaren hitzaurrearen egileak. “Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau”,  bere ustetan. Hala, mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, edota satirikoak diren hainbat ipuin biltzen dira lan honetan irakurlearen gozamenerako.

Euskal literaturaren erreferentzia nagusienetakoa da egun Harkaitz Cano  eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu gaur gaurkoz. Bere lanen artean, esaterako Malgu da gaua (2014, Etxepare Institutua); “Paulov-en txakurrak” (1994, Erein); Beti oporretan (2015, Susa); Museo bilduma (2016, Ikastolen Elkartea) edota “Txalorik ez, arren” (2014, edo!) ditugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button