ARTEA

“By all Means” eta “Lerro zuzena ez da laburrena” erakusketak, Azkuna Zentroan

Gaur, Azkuna Zentroak New Yorken bizi den Itziar Barrio artista bilbotarraren By all Means erakusketa aurkeztu du, Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzi Nekane Alonso, Itziar Barrio artista eta erakusketaren komisario Johanna Burton-ekin. Bertan ere, AZ-ko erakusketa gelako gelaurrean, Lerro zuzena ez da laburrena izeneko erakusketa paratu duten Miriam Isasi eta Jose Manuel Mesias artistak ere izan dira.
Itziar Barrioren By all Means erakusketa eta Amphitryon programaren egonaldi artistikoak emandako Lerro zuzena ez da laburrena erakusketa izango ditu ikusgai Azkuna Zentroak , otsailaren 15etik maiatzaren 6ra arte. Azken horri dagokionean, esan behar da Miriam Isasik Kuban izandako egonaldiaren emaitza, eta Jose M. Mesiasek Bilbon, Carlos Garaicoa estudioaren Artista x Artista artistarekin elkarlanean, sorturiko obrak jarri direla ikusgai.
Hainbat proiektu ekarri ditu Itziar Barriok Azkuna Zentrora. Gela ezberdinetan atondu dira proposamena ikusgarriak. Porlanezko piezak, argazkiak, idatzizko lanak, bideoak, eta ikusleak ezartzeko toki eta formatu ezberdinak. Ingelesezko testuak, elkarrizketak, irudiak, eta euskarazkoak ere bai, Maialen Lujanbio baita pieza horietariko bateko protagonista, ahotsez .
Bide guztiak erabiliz izenpeko erakusketan Itziar Barriok mundutik ibiltzeko eta besteekin harremanetan jartzeko dauden formak aztertu nahi izan ditu (hizkuntza, dirua, emozioak, politika, sinboloak, familia, komunitatea, geografia, teknologia eta sexua), baina batean jarri du fokua: boterea. Hortaz, artistak interesa agertzen du “negoziazio sozialaren izaerarekiko, eta zuzeneko performanceak, filmak, bideoak, fotografiak, eskulturak eta instalazio luzeetan aplikatutako teknikak erabiltzen ditu hori adierazteko”.
Johanna Burton komisarioaren hitzetan, “boterearen eta sedukzioaren arteko gatazka sakona baldintzarik gabe jorratuz, Barrioren lana honetan ardaztuta dago: generoak, arrazak, sexualitateak, lanak, nahiak eta beste kontzeptuek negoziazio politiko nahiz pertsonal guztien baitako elementua osatzeko dituzten era guztiak. Hala ere, gertaeren biktima huts bezala jokatu ordez, badugu aukera paper bat jokatzen dugun istorioak idatzi, berridatzi eta berriz zuzentzen lan egiteko, bai istorio laburretan eta bai luzeetan”.
Hainbat jarduera antolatu dituzte erakusketak iraun bitartean, tartean, zinema ziklo bat. Bertan, A Streetcar Named Desire, La Chambre, Pickpocket, Sans Toit Ni Loi, edo Basic Instinct filmak pantailaratuko dituzte. Horretaz gain, performanceak, hitzaldiak eta abarrek ere osatuko dute egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu