MUSIKA

Me and the Bees eta Pettik Donostian joko dute

Bartzelonako Me and the Bees laukotea eta Berako Petti Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izango dira gaur, abenduak 13, 21:00etan. Bartzelonarrek The Softies taldearen kanta batetik hartzen dute izena, eta The Go-Betweens, Guided By Voices eta Pavement indie-pop taldeen melodietatik edaten dute.

Esther Margaritek (gitarra eta ahotsa), eta Eli Molinak (gitarra eta koroak) sortu zuten taldea, geroago Veronica Alonso (bateria) eta Carlos Leoz Half Foot Outside taldekide ohia (gitarra, ahotsa) gehitu zitzaizkien. Fuerza Bien izeneko lana argitaratu dute, eta makina bat jaialditan parte hartu dute, hala nola, Primavera Club 2009, Sant Feliu de Guíxols Jaialdia, Faraday Festival eta Primavera Sound. Me and the Bees AEBetako Olympia hiriko K diskoetxean primeran egokituko litzateke, Calvin Johnson musikariaren egitasmo guztiekin batera.

Bestalde, Petti musikari nafarra aski ezaguna da. Noise Hole eta Zup rock-and-roll taldeetan eman zituen lehendabiziko urratsak, baina gero folk-rock eta blusearen esparruetara egin zuen salto. Azken boladan Señor No taldean arituriko Xabi gitarra jotzailearekin ikusi dugu agertokian, gipuzkoarrarekin batera grabaturiko blues diskoa aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button