MUSIKA

McEnroe taldeak Donostiako Garoa Kultur Laben joko du

McEnroe banda bizkaitarrak Rugen las flores (2015, Subterfuge) izenburuko lana aurkeztuko du igandean, 11:30etik aurrera.

Tenis mundutik musikaren esparrura salto egin duen Mc Enroe 2002. urtean sortu zen Getxon. Bi urteren ondoren El sur de mi vida izeneko estreinako lana argitaratu zuen eta hurrengo urtean, berriz, Trebol izeneko EPa. Horiez gain, beste bi disko argitaratu ditu eta egun, lan berria prestatzen ari da.

2008an, Mundo marino iraupen luzeko lana plazaratu zuten. Disko horren ondorioz, ezagunagoak egin ziren. Gero, beste lan batzuk ere argitaratu dituzte: Las orillas (2011), La veleta (2012)…

Taldeak slowcore estilotik eta AEBetako musika tradiziotik edaten du; esaterako, Izar & Star programan Will Oldham (Bonnie Prince Billy) musikariaren doinuak egokitu zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button