ARTEA

Mazoka, Gasteizko marrazki feria

Gaurtik igandera bitarte, Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa egingo da Montehermoso zentroan. Hala, asteburu osoan, marrazkigintzaren inguruan ardaztuko diren makina bat jarduera izango dira gozagarri.

Azokan sortzaileen lanak ikusi eta eskuratu ahalko dira. Lanok askotariko formatutan egongo dira ikusgai: serigrafiak, litografiak, ehunean eta zeramikan egindako irudiak, zeramikan, 3D, apaingarriak, jostailuak, artisau-lanak, paper-lanak, eta abar.

Mazokak iraun bitartean, marrazketa eta ilustrazioaren munduari lotutako jarduera paraleloak egingo dira, hala nola lantegiak, zuzeneko erretratuak, esku-hartzeak eta hainbat musika ekitaldi. Horretaz gain, haurrentzako gunea egokituko da, bertan haurrek (eta nagusiek) marraztu dezaten.

Gaur inauguratuko dute marrazkiaren jaialdia, 17:00etan. Gero, 18:30ean, Wonder Pounder egitasmoa aurkeztuko dute, “haurrentzako filosofia bisualeko proiektua”. Proiektu horrek edizioa, filosofia, literatura eta ilustrazioa uztartzen ditu. Azkenik, 19:00etan, RAW taldeak blues eta soul kontzertua eskainiko du.

Asteburu osora hedatuko den egitarau osoa: mazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button