IKUS-ENTZUN

Max Ophüls zinegile alemaniarrari eskainitako zine zikloa, BilbaoArteko Art House Zineman

Abiatu du BilbaoArteko Art House Zinemak Max Ophüls, 40. hamarkadan AEBtara emigratu zuen zinemagilearen zikloa, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Hamarkada horretan Europatik  AEBtara emigratu zuten zinemagileen artean Max Ophülsen izena gutxitan agertzen bada ere, 30. hamarkadako zoramen faxistak eragindako herrialde hondatuen erbeste bidea hartu zuen zinemagile horrek ere, Hollywoodeko ametsaren atzetik.

Billy Wilder, Fritz Lang eta Ernst Lubistch zuzendarien ospetik urrun geratu zen ordea Ophüls, AEBtako kulturarako Alemaniarregia, Europarregia eta heterodoxoegia zela eta. Hala, zinema ulertzeko era bakan eta sailkaezina sortu zuen: narrazio funts boteretsuak erabiliz, oihartzun literario karga handiko proiektu filmikoak sortu zituen.

Hala ere, 1950tik 1953rako tartean Olphüsek hiru pelikula miragarri filmatu zituen, orain, BilbaoArteko Art House Zinema zikloak emango dituenak: La Ronde (azaroak 11 eta 29); Le plaisir (azaroak 15 eta 18) eta Madame de…  (azaroak 22 eta 25).

La Ronde (1950) filmaren gaia, maitasunaren erronda da. “Gurpila, zorte on edo txarreko maitasunaren tiobiboa, Vienan hasi daiteke, adibidez, 1900eko udaberri horretan. Franz soldadua Leocadiarekin dago, prostituta bat, neskame batekin parekatzen dena. Azken honek Alfreden eskuetan bukatzen du, nork, paraleloan Emmarekin harremanak dituen, emakume ezkondua, zeinen senarra, Harles milioiduna, Robert poetarekin maiteminduta dagoen modista batekin dabilen, eta, Robert, aktoresa baten maitalea, zeinen kapritxoa dragoien teniente gazte bat den…”.

Le plaisir (1952) pelikulak aldiz, hiru kontakizun egituratzen ditu. “La máscara-n dantzaldi gautiarren zale den eta neska gazteak limurtu nahian ibiltzea gustatzen zaion gizona aurkezten zaigu. La casa Tellier-en, berriz, burdel bateko madame batek, bere langileek laguntzen duten ospakizun familiar batera egindako bidaia kontatzen digu. Eta, bukatzeko, La modelo artista gazte baten eta bere modeloaren arteko harremana dugu.

Eta Madame de…  (1953) lanak berriz, 1900 urteko Parisera garamatza: “Louise kondesak, emakume fribolo eta apainak, bere zorrei aurre egin behar die, eta horretarako, isilean, senarrak oparitutako belarritako baliotsuak saltzea erabakitzen du. Ekintza sinple honek erreakzio-kate dramatikoa eragingo du. Belarritakoak, lehenengo, senarraren maitalearentzako eskaintza izango dira, eta, ondoren, aristokrata italiar baten eskuetan bukatuko dute.”

Hitzordu guztiak, 19:00etan izango dira, mBilbaoArteko Art House Zinema aretoan.

Informazio gehiagorako, joan BilbaoArtek duen webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button