MUSIKA

Beira taldeak “Braillean” izenburuko lan plazaratu du

Bertsolaritza eta musika batzen dituen Beira taldeak hirugarren diskoa argitaratu du, Braillean. Jon Martinek idatzi ditu bertsoak eta Igor Arruabarrenak musikatu.

Promomusika bulegoaren arabera, taldearen hirugarren lan honetan erritmo dantzagarriak eta indartsuak nagusitzen dira. “Aurreko diskoan, Margotu berria-n, hartu zuen bidea jarraituz eta lehen diskoko, Dena ez denean ezer-eko) kantautore estilotik apur bat aldenduz”.

Hala, diskoak 11 doinu biltzen ditu, askotarikoak. Horretaz gainera, zenbait kolaborazio ere nabarmentzen dira, tartean, Aneguria, moro (Bad Sound System) eta Xendarineko Ahizpak.

“Musika atmosfera ikaragarri landu bat topatuko du entzuleak diskoan eta zuzenekoetan. Gauza txikien edertasunaz eta tabu diren gaiez dihardu diskoak elegantziaz”.

Larunbatean, Beira Oiartzungo Pagoa aretoan izango da lan berria aurkezten. Gero, 30ean, Gasteizko Naski tabernan joko dute. Abenduan, halaber, bi hitzordu lotu dituzte: 6an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean eta 10ean, Elizondoko Arizkunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button