AGENDA

Mauro Entrialgo artista ostegunean Artiumen

Herminio Bolaextra TMEO komiki ezagunean protagonistaren sortzailea  entzuteko parada izango dugu asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Artiumeko areto nagusian, Grey Flag programaren barruan.

Mauro Entrialgo Ibarrondo  gasteiztar ilustratzaile eta artistak  ibilbide artistiko polifazetikoa jorratu du bere karreran zehar, baina ilustratzaile gisara egindako ibilbide oparoak eman dio ospea. Hala, karrera artistiko  horretan guztiok ezagutu ditugun hainbat komiki pertsonai sortu ditu, esaterako  Herminio Bolaextra. Gainera,  El Demonio Rojo seriearen eta Ángel Sefija, komiki zinta kostumbristako sortzailea ere bada.

Horrez gainera, hainbat film, jaialdi edota disko azalak ere landu ditu, Festimad musika jaialdiko kartela, besteak beste. Gidoi lanetan era jardun izan du  Mauro Entrialgoketa  zenbait publizitate spot  landu ditu telebistarako (Paramount Comedy), zinemarako (Gente pez, 2011) edota antzerkirako ere.

La serpientita, Joaquín Sorolla-ren El Balandritoren berrirakurketa artelanaren inguruan jardungo du artistak asteazkenean Artiumen.

http://www.artium.org/eu/ikusmiran/jarduerak/item/60776-encuentros-con-artistas-mauro-entrialgo

Erakutsi gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu