ESZENA

“Matadeiko VI antzerki jardunaldixek”

Igandean, hilak 15, hasiko dira Azkoitiko Matadeiko VI antzerki jardunaldixek, Zer duzu Amy antzezlanarekin, 19:00etatik aurrera. Orotara, bederatzi lan taularatuko dira jardunaldien baitan, ekainaren 7ra arte.

Igandean aurkeztuko den Zer duzu Amy obraren harira, Obrak Amy Winehouse kantari ingelesarekin tematuta dagoen neska baten istorioa kontatzen du. Bertan, hainbat lagunek parte hartu dute, besteak beste, Leire Ucha (aktorea), Eguzki Zubia (zuzendaria), Itziar Markiegi (eszenografia), Ugaitz Alegría (koreografia) eta Natxo Gómez (musika).
Honakoa kontatzen du antzezlanaren sinopsiak: “Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.”

Azkoitiko jardunaldiak ondoko obrekin osatuko dira: otsailaren 22an, Arren Ganbara eta Emeen Sotoa; martxoaren 1ean, Arrastoak; martxoaren 8an, Soltarlo al aire; apirilaren 19an, Su izan nahi; apirilaren 26an, Bereterretchen oinatzak; maiatzaren 10ean, Denok desberdinak, guztiok beharrezko; maiatzaren 24an, Amodioaren ziega; eta azkenik, Abarka mikroteatruk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button