LITERATURA

Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez

Karmele Jaiok Aitaren Etxea lan berria aurkeztu zuen atzo. Prentsaurrekoaz gain, Literaktum jardunaldietan ere parte hartu zuen Arantxa Urretabizkaiarekin batera, lan berriaren nondik norakoak azaltzeko.

Elkar argitaletxeak igorri dizkigu lan horren nondik norakoak: “Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean.
Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko?”

Karmele Jaioren eleberria “maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button