MUSIKA

Delorean, Crocodiles, Delorentos eta Ghost Culture Donostikluba festibalean

Delorean (Euskal Herria), Crocodiles (AEB), Delorentos (Irlanda) eta Ghost Culture (Erresuma Batua) taldeek parte hartuko dute Donostikluba Festibalean, larunbatean, urriak 3. Jaialdia Gipuzkoako hiriburuko Egia auzoan dagoen Gazteszenan egingo da. Donostiklubak, gainera, aurten bere hamargarren urteurrena beteko du.

Taldeen harira, AEBetako Crocodiles taldeak Jesus and Mary Chain banda ingelesaren jariotik gertu dagoen proposamena jorratzen du, zarata eta melodia, eta bere kantuen artean hit ugari daude. Bost disko plazaratu dituzte, berriena aurten, Boys.

Delorentos Dublin hiriko laukotea da. Bandak pop alternatiboa jotzen du, eta lau kideak dira abeslari eta konpositoreak. Hainbat disko argitaratu dituzte. Night Becomes Light da irlandarren azken lana, 2014koa.

Ghost Culture, berriz, James Greenwoo elektronika estiloko musikari britainiarraren egitasmoa da. Aurten, estreinako lan homonimoa kaleratu du.

Amaitzeko, Delorean banda aski ezaguna da gure mugen baitan, bai eta gure mugetatik kanpo ere. Bere proposamen hedonista eta dantzagarriak hainbat zale bildu ditu, baina gipuzkoarren azken lanak, Apar (2013), ez du harrera onik izan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button