BESTELAKOAK

Martxoan Etiopikoak jaialdia Baionan

Sei egunez, hamaika artista agertuko dira hainbeste maite duten hiri honetako toki eta une arruntenetan. Kontzertuak etxebizitzetan, okindegietan, Santa Izpirituko, Santa-Gurutzetako, Baiona Handi eta Ttipiko saltegietan izango dira. Hori da Martxoko Etiopikoak festibal bereziak eskaintzen duen egitarau aberatsa.

Ekitaldien barruan euskal artista andana bat ere izango da, hala nola Beñat eta Julen Achiary, Mathieu Mendizabal, Kattalin Indaburu kantariak, Jesus Aured, Philippe de Ezkurra, Jean-Christian Irigoyen, Jean-Claude Enrique, Joseba Irazoki, edota Joana Etxegoin musikariak, Itxaro Borda idazlea…

Aipatzekoa ere bada, martxoaren 4an, 18:00etan, Laida Pilotaria izeneko mintzaldi-ikusgarri bat izango dela. Bertan, Ximun Haranek pilota aipatuko du Jojo Bordagaray, Beñat Achiary eta Atharraztarrak taldeen laguntzarekin. Musikari horiek guziek parte hartu dute Agorila diskoetxeak plazaratu berri duen Pilota Plazara diskoan.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button