IKUS-ENTZUN

Martxoa mendiko abenturaz josirik dator

Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko lanik onenekin gozatu eta inspiratzeko aukera egongo da martxoan ere, makina bat herritan, Mendi Tour mendiko zine zikloak hainbat herritara eramango baitu mendiko zinemarik ikusgarriena.

Jaialdiko lanak apartak dira eta mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzte. Mendi Tourra da haietako asko zinean ikusteko aukera bakarra Euskal Herri osoan.

Bihar bertan izango da lehen saioa Oiartzun herrian. Gero Agurain, Eibar, Tolosa, Iruña, Zaldibar, Amurrio, Arratzu, eta Hondarribia bisitatuko ditu ekimenak. Eta herri horietan film ederrak: Cholitas, Treeline, Manaslu, Ostatnia Góra, Harria Herria, Climbing Blind
“Publiko orokorrak, berriz, halakoen bidez deskubrituko du mendiko zinemaren magia eta kalitate bikaina”.

Mendi Tour 2020ko lau pelikula onenetakoak ere proiektatuko dira Filman, Sevatur Opor Azokaren bidaia eta abentura zine zikloan. Donostiako Kursaalean, martxoaren 13, 14 eta 15ean egingo da azokaren 19. edizioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button