ARTEA

Javier Viverren “Révélations” lana, Barakaldon

Barakaldoko Udalak, Baffest-ekin batera, bertako Munoa jauregia museo bilakatu du modu interesgarri baten bidez, eta Javier Viverren Révélations izeneko argazki-liburutik hartutako hainbat argazki bertan paratu ditu. Erakusketa irailaren 17an inauguratuko da.

Antolatzaileen arabera, ekimenak “Pariseko La Salpêtrére erietxe psikiatrikoko argazki-artxiboko zenbait argazki bildu ditu, eta psikiatria klinikoaren alorrean egiten den lehen erakusketa da. Ospitaleak eta Munoa jauregiak estilo arkitektoniko bera dute, bigarren inperioko estilokoa, beraz, berezitasun horrek ekimen honetarako leku aproposa bilakatu du Munoa. Bertako fatxadan eta inguruan, 12 argazki txertatzen dira modu apartan eta batez ere, bai eraikinaren fatxada, bai gainerako elementu naturalak errespetatzen, horietan eraginik izan ez dezaten.”

Lanak Javier Viver argazkilariarenak dira; berak jardun du ospitale psikiatrikoaren ikonografia aztertzen, eta “zenbait egileren 4.000 argazki eta 1875etik 1918ra bitartean argitaratutako 32 liburuki aztertu ditu”.

Révélations erakusketa datorren igandean, irailak 17, 12:30ean inauguratuko da jendaurrean egingo den ekitaldian, eta urriaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button