Nontzeberri

“Martuteneko Kartzelan” irakurketa dramatizatua, Gasteizen

Gasteizeko liburutegien sareak, Liburuaren Eguna aitzakia hartuta, hamar jarduera programatu ditu apirilaren 2tik maiatzaren 9ra bitartean literaturaren inguruan. Gaur, Gasteizeko Goiuri Jauregian, 19:00etan, Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak Martuteneko Kartzelan irakurketa dramatizatua egingo dute aipaturiko programazioaren barruan.

Duela urte batzuk, Bernardo Atxaga idazleak literatura klasikoari buruzko hitzaldi bat eman zuen Martuteneko kartzelan. Ekitaldi hura berriz hartu eta irakurketa dramatizatua prestatu du, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearekin batera une hartan izandako bizipenetan oinarrituta.  Ikuskizuna Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko egin zen, eta Arantzazun estreinatu ondoren, hainbat tokitan eszenaratzen ari dira.

Ikuskizunaz honako esan du idazleak: “Paradisua eta katuak edo Henry Bengoa Inventarium ikusi dutenek jakingo dute azken 30 urteetan horrelako irakurketa bereziak egin ditudala. Kasu honetan irakurketa dramatizatua egingo dugu Jose Kruz Gurrutxagak eta biok; berak aktorearen mugimendua jarriko du, drama, eta nik irakurketa egingo dut. Martunenen eman nuen hitzaldi baten inguruko hitzaldia izango da, hitzaldi bat beste hitzaldi baten barruan”.

Exit mobile version