ARTEA

“Elecciones afectivas (Expediente I/B)” izeneko erakusketa, Durangon

Otsailaren 5etik martxoaren 8ra bitartean zabalik egongo da Durangoko Museoan Elecciones afectivas (Expediente I/B) izeneko erakusketa. Ipiña Bidaurrazagaren bildumaren zati batekin osaturik dator, eta egilerik garrantzitsuenek egindako margoak, marrazkiak, argazkiak, eskulturak eta bideoak ikusgai izango dira.

Ipiña Bidaurrazaga senar-emazte hauek aspalditik dute gorderik euskal arte garaikideko bildumarik berezienetako bat.. Xabier Sáenz de Gorbeak hautatutako hainbat piezek eratutako erakusketa da hau, “horien bidez, azken berrogeita hamar urteetako artean izan diren jarrerak eta ikuspegiak ulertu ahal izango ditugu. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte”

Ipiña Bidaurrazagaren helburua euskal artea ezagutzea eta ulertzea izan da, eta horretarako etengabe arakatuz eta hautatzeko prozesu sakonak eginez jardun dute, eta azkenean, artelanen corpus oparoa bildu arte: 2010. urtean berrogeita hamahiru pieza utzi zituzten Vitoria-Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentroaren esku.

Bildutako material osoarekin hainbat erakusketa egin dituzte Euskal Herriko txoko askotan (Donibane Lohitzune, Bilbo, Gasteiz, Gernika,..) eta Espainian ere bai.

Erakusketan bildu diren lan askoren egileetako batzuk honakoak dituzue: Juan Jose Aquerreta, Ibon Aranberri, Amable Arias, Txaro Arrazola, Elena Asins, Txomin Badiola, Javier Balda, Isabel Baquedano, Jose Barceló, Nestor Basterretxea, Julio Beobide, Luis Candaudap, Ramón Carrera, Naia del Castillo,  Eduardo Chillida, Gonzalo Chillida, Patxi Cobo, Jean-Pierre Comte, Jabier Elorriaga, Mikel Eskauriaza, Andoni Euba, Jon Mikel Euba, Patxi Ezquieta, Esther Ferrer, Iñaki de la Fuente, Iñaki García Ergüin, Alejandro Garmendia, Juan Luis Goenaga, Mari Puri Herrero, Agustin Ibarrola, Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button