MUSIKA

Olatz Zugastik bere azken lana aurkeztuko du Zarautzen

Hitzño bat erran eta, banua berhala izeneko lan berriko kantuak haizatuko ditu Orion bizi den Olatz Zugasti hernaniar kantariak, azaroaren 10ean, Zarautzeko Modelo Aretoan, 20:00etatik aurrera.

Zazpigarren lana da bere ibilbidean, eta hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez eginiko musikarekin eta hitzekin osatu du, non, besteak beste, gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez harago begiratzen saiatzen den.

Lan horretan hauek bezalako kantak dituzue: Ganbaratik, Muga gabeko hondartzara, Izarraitz magalean, Badakizu, Mairu baratzetan eta abar.

Diskoa egiteko orduan Olatz Zugasti ahotsaz, harpaz, teklatuaz, eta programazioaz arduratu da, Ander Ederrak gitarra jotzen du, Gratxina Lertxundik haizezko tresnak eta ahotsa, Amaiur Cajaravillek baxua, eta Ander Zulaika baterian eta perkusioetan aritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button