LITERATURA

Martin Ugalde XVII. ipuin lehiaketa

Andoaingo Udalak, Martin Ugalde idazlearen ipuingintza kontutan harturik, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoen arteko XVII. Ipuin Lehiaketaren deialdia egiten du, idazteko zaletasuna bultzatzeko xedez.

Hala, ipuin lehiaketara 10 eta 17 urte bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere ipuina. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake, euskaraz, originala eta argitaratu gabea.

Lehiaketa lau mailatan banatuko da: A.maila (10-11 urtekoena); B.maila (12 -13 urtekoena); C.maila (14-15 urtekoena) eta D.maila (16-17 urtekoena).
A. mailako lanek gutxienez orrialde 1 eta gehienez 3 orrialde izango dituzte eta B. C. eta D. mailako lanek, gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde izango dituzte.

Lan bakoitzaren lau kopia entregatu beharko dira urriaren 11an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Bastero Kulturguneko idazkaritzan. Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztuko da eta barruan, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira.

Sari txikiena 70 euro izango da eta potoloena 250 euro.

Informazio osoa hemen duzue: www.andoain.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button