ARTEA

“Trazuaren akololitoentzako begitazioak”, Pablo Gallok erakusketa berria

Pablo Gallo (A Coruña, 1975) pintore eta marrazkilariak Trazuaren akololitoentzako begitazioak marrazki-erakusketa inauguratuko du larunbatean, Bilbo Zaharrean dagoen Mongolia Gunean. Erakusketa martxoaren amaierara arte egongo da zabalik.

Galiziarraren margolanek hainbat sari jaso dituzte, 1995ean erakusketak egiten hasi zenetik. Horretaz gainera, bi ilustrazio-liburu argitaratu ditu: Hiperhíbridos (El Gaviero Ediciones, 2011) eta El libro del voyeur (Ediciones del Viento, 2010).

Beste autore batzuen liburuak ere ilustratu ditu: Jose Fernandez de la Sotaren Tiempo muerto (Ediciones El Gallo de Oro, 2013) edo Nacho Vergas musikariaren Política de hechos consumados (Limbo Starr, 2009).  Bestelako argitalpenetan ere egin du lan, esaterako, Presencia Humana Magazine (Aristas Martínez, 2013). Saio psikografikoak ere egiten ditu: begiak estalita marraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button