Nontzeberri

Marta Blasco eta Ricard Chiang artisten lanak Bilbon

Bilboko Xanon galerian Marta Blasco eta Ricard Chiang artisten lanak bildu dituzte. Bi erakusketak, nolabait, bi sortzaileen atzera begirakoak dira, eta ikusgai daude maiatzaren 14ra bitartean.

Marta Blascok (Valentzia 1974) MirĂ³ Fundazioak emaniko bekan hasi zuen lanaren jarraipena paratu du Bilbon. Beka horri esker, modu beltza izeneko grabatuaren teknikan sakondu zuen. Xanon galerian ikusgai dagoen obrak Judit izenburua du eta potretaren ikuspegi berria proposatzen du. Horrez gaian, formatu handiko marrazkiak eta bideo-lanak ere ikus daitezke. Artistak mugak bilatzen ditu, kontrasteak, argitasunik handiena eta erabateko belztasuna.

Ricard Chiang (Barcelona 1966) artistak, berriz, hainbat etapetako margolanak aukeratu ditu erakusketarako. Batetik, Lainoak saileko paisaiak, eta bestetik erretratuak. Klasizismo garaikidean kokatzen du bere burua. Hala, sentsibilitate erromantikoa erakusten du bere lanetan, baina irudi berriak gauzatzeko, erradikalak. Bere azken lana Raices saila da. Horretarako, poliester erretxina, sustraiak eta Txinako tinta erabili ditu.

Exit mobile version