BESTELAKOAK

Marrazkeraz Marrazkilari Euskaldunon Topagunea, Durango Azokan

Marrazkeraz Marrazkilari Euskaldunon Topagunea egingo da larunbatean, Durangoko Azokaren baitan. Azokaren arabera, “Azokako gune ezberdinetatik eta Durangoko kaleetatik, esparru ezberdinak modu grafikoan azaltzeko jarduera da. Egunean zehar marraztu, sarera igo eta traola batekin ekoizpenak partekatuko dira. Azkenik, elkarrekiko aurkezpenak egingo dira”.

Marrazkerazek jakinarazi duenez, “euskaraz marrazten duten” sortzaileen topaleku izan nahi du ekimenak. Hizkuntzaren paisaia zaindu beharreko ekitaldietan marraztu nahi dugunon elkargunea”.

Hala, ekimena “irekia” da, beraz, zale zein profesionalek parte har dezakete. “Zuzenean bertan eraikitzen ditugun irudien bidez Durangoko Azokan parte hartzeko beste modu bat, bere esparru ezberdinetan gertatzen direnak mundura zabaltzeko sareen bitartez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button