ARTEA

Aurpegiak arrastoka

Monica Ortuzar artistak Bilbaoarten paratu duen Rostros a rastros erakusketa ostiralean, ekainak 28, itxiko da. Hortaz, bere margolanak ikusteko azken egunetan gaude.

Ortuzarrek autorretratuak jasotzen dituzten olioak jarri ditu ikusgai Bilboko arte zentroan. Lanotan kolorea eta bolumena nabarmentzen dira, eta emaitza haien artean oso ezberdinak diren koadroak dira.

Obra horiek hasiera batean egilearen marrazkiak badirudite ere, gero eraldatzen doaz.

Autorretratuok norberaren kopia batetik abiatzen dira, bisitariaren pertzepzioa zabaltzeko asmoz. Izan ere, margolan horien garrantzia ez datza artistaren antzekotasunean, baizik eta pintorearen eta ikusleen arteko kointzidentzia tenporaletan. Beti ere, koadroa eraikitzeko xedearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button