MUSIKA

Markina-Xemeingo The Owl Project garaile atera da “Rockein!” lehiaketan

Markina-Xemeingo The Owl Project taldeak irabazi du Rockein! lehiaketa. Lehiaketaren finala iragan larunbatean egin zen Basauriko Social Antzokian.

Rockein! Lehiaketak jakinarazi duenez, “The Owl Project-ek, Markina-Xemeingo laukoteak, irabazi du Rockein. (…) Kasabian, Primal Scream eta Oasis-etik abiatu eta MGMT edo LCD Soundsystem-en bukatzen diren eragin musikalak dauzka talde bizkaitarrak. Rockein-en sari nagusiko aurreko irabazleak Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan ziren”. The Owl Project taldeak oraintsu Bada izenburuko lana plazaratu du.

Hauexek dira beste sarituak: Haxotz bandak tokiko talde onenaren saria jaso du; Agianek euskarazko talde onenarena; eta, azkenik, Kimera taldeak ikus-entzuleen saria hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button