BESTELAKOAK

Markina-Xemeinen idazlan laburren lehiaketa antolatu dute

Maiatzeko kultur egitarauaren barruan,  8 urtetik aurrerakoentzako idazlan laburren lehiaketa  antolatu dute Markina-Xemeinen. Idazlan laburren gaia: Etxean: nola bizi duzu egoera hau?

Lehiaketa hiru mailatan banatuko da: 10-11 urte; 12-16 urte; eta 16 urte baino gehiagokoak.

Landu beharreko idatzian agertuko den hitz kopurua honakoa da: 8-11 urte, gutxienez 60 hitz eta gehienez 100 hitz, eta gainerako mailetan, gutxienez 100 hitz eta gehienez 250 hitz

Lan bakoitza izengoiti batekin sinatu beharko da, eta beste dokumentu batean egilearen datuak adieraziko dira: izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta zein izengoitirekin sinatu duen lana.
Lanak eta datuak helbide honetara bidaliko dira maiatzaren 29rako: kulturgunea@uhagon.com

Kategoria bakoitzean saritu bakarra egongo da, eta saridunak ekainaren 15ean jakinaraziko dira. Lan guztiak koadernatuko dituzte eta bizi dugun egoeraren testigantza izango den liburua osatuko dute.

Informazio gehiago www.uhagon.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu