ARTEA

Markel Galbetek eta Andrea Martinezek irabazi dute KREAren 28. Komiki Lehiaketa

Komiki Lehiaketara 350 komiki baino gehiago aurkeztu dituzte gazte eta haurrek. Antolatzaileen iritziz, "lanen kalitatea eta partaidetza handia ikusita, beste behin ere, lehiaketa sendotu egin da". Sari-banaketa otsailaren 4an izango da Villasuso jauregian 19:00etan. Bertan, Paco Roca marrazkilariak, 2008ko Komikiaren sari nazionala eskuratu zuenak, KREArentzat espresuki prestatu duen Komikiaren Gida aurkeztuko du

Nafarroako Iñigo Aritza Ikastolako ikasle, Markel Galbete, Galduak lanaren egilea, izan da haurren modalitateko lehiaketaren irabazlea. Bestalde, Andrea Martinez, San Viator ikastetxeko ikaslea, izan da sari beraren irabazlea gazteentzako modalitatean Pequeño problema lanarekin.

Haurren kategorian (bederatzi eta hamahiru urte arteko ikasleei zuzenduta) bigarren saria Nazareth ikastetxeko Laura Guerricaechevarriak jaso du, Mundo en blanco lanarengatik. Epaimahaiak, era berean, hirugarren saria Ander de Bejar ikasleari ematea erabaki du Una idea diabolica lanarengatik (hau ere Nazareth ikastetxekoa da).

Aldiz, gazteen kategorian (hamalau eta hamazazpi urte arteko ikasleak biltzen ditu) Koldo Mitxelena ikastolako Shukare Otero ikasleak eskuratu du bigarren saria Ala de hadas lanarekin, eta Nazareth ikastetxeko Jaime Venegasek, berriz, hirugarren saria
Abducidos por la red lanarekin.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button