MUSIKA

Mark Morgan musikari estatubatuarrak Tolosan joko du gaur

Atzo, Bilboko Guggenheim Museoan jo ostean, MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdiaren baitan, gaur, Tolosako Bonberenean izango da Mark Morgan musikari estatubatuarra. Sightings New York hiriko avant-garde taldeko kide ohia da Morgan, abeslaria eta gitarra-jotzailea.

Mark Morgan, New Yorkeko Sightings taldeko kantari eta gitarrista, Tolosan izango da bere bakarkako diskoa aurkezten. 1980ko hamarkadaren hasieran New Yorken sortutako noise no wave (DNA, Mars, Contortions…) eszenaren soinua birdefinitu zuen Sightings taldeak, eta bide beretik jarraitzen du Mark Morganek bere gitarraren soinu bitxiari ateak erabat irekitzen dizkion bakarkako lehen lan honetan.

Estatutuarrak Solo LP (Open Mouth Records) diskoa aurkeztuko du. Bere proposamenean esperimentazio zaratatsua nagusitzen da. Giro industrialak eta soinu-masak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button