MUSIKA

Mark Eitzel musikariak Hondarribian joko du

Ameriketako Estatu Batuetako Mark Eitzel musikariak Hondarribiko Psilocybenea aretoan joko du gaur, otsailak15. American Music Club taldearekin ibilbide luzea eginiko musikaria da, baita bakarka ere.

Gaur, otsailak 15, Don’t Be A Stranger izenburuko lan berria aurkeztuko du. Diskoan pop eta jazz estiloetatik gertu dauden kantu iradokitzaileak jasotzen dira. Esate baterako, jarraian entzun daitekeen All My Love doinuan Eitzelen ahots sakona eta jazz kutsuko pianoa uztartzen dira.

 

Kontzertu gehiago

Bestelako kontzertuen berri ere izan dugu astebururo gertatu ohi den bezala. Hala, gaur Gasteizko Gora tabernan Asturiaseko Brutus eta Bilboko Napal hardcore taldeak izango dira.

Intxaurrondoko gaztetxean, berriz, reggae eta rap doinuak entzungo dira gaur: Donostiatik, Soma Sound System eta Rude Kanka Sound izango dira, eta Frantziatik, aldiz, Rap erritmoak jorratzen dituen T9 hirukotea.

Arrasateko Anger taldeak, bestalde, Hirugarren Azala izenburuko disko berria aurkeztuko du Gernikako Tooth taldearekin batera, Bergarako gaztetxean.

Euskal Herriko hainbat gaztetxetan ikusi ahalko diren kontzertuekin jarraituz, gaur, The Mahones, Never Surrender eta No Hope taldeek joko dute Oñatiko gaztetxean. The Mahones Kanadako punk-folk taldea da; Never Surrender Arrasatekoak dira eta No Hope, aldiz, Aretxabaletakoak. Biek ala biek punk eta oi! estiloko diskoa berriak aurkeztuko dituzte.

Biharko kontzertuei dagokienez, bi aipatuko ditugu: Jare metal eta rock taldeak Iaze diskoa aurkeztuko du formatu akustikoan Bilboko FNAC dendan, 19:00etan; eta Saratoga eta Stravaganzza taldeetan izandako Leon Jimenezek Animal solitario izenburuko diskoan jasotako doinuak joko ditu Donostiako DOKA aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button