ARTEA

“Marionnettes”, antzerki kutsuko eskultura birziklatuak

Alvaro Ledesmak (Orereta, 1977) Marionnettes izenburuko erakusketa inauguratuko du larunbatean, Oreretako Xenpelar Etxean, Eztena arte eszenikoen jaialdiaren baitan. Erakusketa zabalik izango da ekainaren 18ra arte.

Antzerki kutsua duten eskulturekin osatu du artista gipuzkoarrak erakusketa. Ledesmaren hitzetan, “bertan material birziklatuekin sortutako pertsonaia fantastiko eta ezinezkoak topatuko ditu ikusleak, burdin zatiei, lanabesei eta trapu zaharrei ezusteko bizitza berri bat emanez”.

Erakusketarekin batera, ekainaren 17an, performancea egingo dute Ledesmak eta Metrokoadroka kolektiboak elkarlabean. Hogei minutuko bi saio izango dira, 12:00etan eta 13:00etan. Dramaturgia Oier Guillanek diseinatu du, eta aktoreak hauexek izango dira: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias eta Joseba Roldan. Musika Ledesmak berak sortu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button