ARTEA

Marijose Recalde artistaren “Kidetasun topaketak”, Iruñean

Marijose Recaldek Kidetasun topaketak erakusketa paratu du Ziudadelan, Mistoen eraikinean. Erakusketa zabalik izango da martxoaren 17a arte. Recaldek hainbat artista bildu ditu bere lanetan. Erakusketa Hiriartea-Ziudadela proiektuaren baitan abiatu da.

Egitasmo honetan, Recaldek beste artista batzuk irudikatu ditu, hamaika teknika erabiliz. Iruña Kultura Da webgunearen arabera, “koadro bakoitza diziplina ezberdin batean dago, dela xilografia edo collage, dela eskultura, marrazkia edo mihiztadura”. 2000 urtean abiatutako proiektu baten bigarren zatia da ,-lehenengoan, margolanen bidez irudikatu zituen artista guztiak-.

Guztira, 60 artista inguru bildu ditu Recaldek 20 lanetan, eta teknika-moten arabera sailkatu ditu. Artistaren aburuz, “artistak etiketatu behar ez direla aintzat hartuta ere, gaur teknika bat landu arren, gero beste batez esperimentatuko dutelako”.

“Historian zehar, hainbat artistak beste artista batzuk erretratatu dituzte. Modigliani-k Soutine, Manet-ek Monet, Warhol-ek Beuys, Gauguin-ek eta Toulouse Lautrec-ek Van Gogh, eta berriki, Pérez Villaltak belaunaldiko zenbait kide erretratatu zituen. Gauguin-ek Bernard-en erretratua duen auto-erretratu bat margotzen du, eta aldi berean, Bernard-ek berdin egiten du Gauguin-ekin. Hauxe izan zuen abiapuntu Recalderen proiektuak”, iragarri du Iruña Kultura Da webguneak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button