IKUS-ENTZUN

“Marijesiak” tradiziozko kantuak dokumental batean ikusgai

Marijesiak Gernikan antzinatik gorde diren kantu molde bereziak dira, gizonek kantaturikoak. Marijesiak 4:00 Bederatzi gau hotzetan lan horrek, “ohitura jaso eta transmititzeaz gain, garai baten gizonena bakarrik izandako tradizioan emakumearen integrazioa burutzen lagundu du”.

Joan den abenduaren 13an estreinatu zen lana Gernikan, eta ondoren makina bat tokitan izan da ikusgai: Forua, Durango, Baiona, Argentinan eta abar. Orain, Bilboko Foru Liburutegian eskainiko da dokumentala, bertan atal bat grabatu zelako. Otsailaren 5ean izango zita, 19:00etan hasita.

Marijesiak, diogun bezala, Gabonak inguruan kantatzen diren koplak dira. Gernikan tradizio handia badute ere, Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere entzungai izan daitezke, eta modu ezberdinean abesten badituzte ere, doinuak eta erritmoak oso antzekoak dira. Bi orduz aritzen dira gernikarrak kalez kale koplak abesten, batzuk ere gaueko ordu txikitan.

Betidanik izan da gizonen kontua, baina zorionez, emakumezkoen arte-hartzea sustatu egin da, eta gaur egun talde mistoak ikusten dira. Marijesiak 4:00 Bederatzi gau hotzetan dokumentala grabatzearekin batera Ane Miren Arejita abeslaria marijesien historian bakarlari lanetan aritu den lehen emakumezkoa bilakatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button