LITERATURA

Mariasun Landaren “Azken balada” liburua aurkeztu dute

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, eguerdiko 12:00tan, Mariasun Landaren Azken balada (Erein) liburua aurkeztu dute. Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.

Erein argitaletxearen arabera, narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, “Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena”. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.

Mariasun Landa Errenterian jaio zen. Filosofia ikasi zuen Parisen, eta Literaturaren Didaktika irakatsi du Donostiako Irakasleen Eskolan (UPV-EHU). Haur eta Gazteen literaturan aritu da batik bat, alor horretan, 40 titulu baino gehiago argitaratu baititu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button