BERTSOTAN

“Mariano Izeta” sariketako finala, ostiralean Elizondon

Irurtzunen eta Lizarran jokatu ziren Mariano Izeta sariketako kanporaketak, eta hortik finalean arituko diren bertsolarien zerrenda atera da. Amaia Elizagoien, Irati Majuelo, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Saats Karasatorre eta Sarai Robles izango dira finalistak. Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak.

Kanporaketa bakoitzetik hiru bertsolari pasa dira finalera: Irurtzundik, Mikel Lasarte, Amaia Elizagoien eta Saats Karasatorre, eta Lizarratik Josu Sanjurjo, Sarai Robles eta Irati Majuelo.

Horrenbestez, zehaztu da VIII. Mariano Izeta bertso sariketako finala. Heldu den ostiralean, azaroak 23, jokatuko da, Elizondoko Arizkunenean, 19:30ean, eta doako sarrerarekin. Bertan izango dira Mariano Izeta zenaren senideak ere. Puntu gehien biltzen dituen bertsolariari txapela emateaz gain, finaleko bertso onena ere sarituko du epaimahaiak.

Nafarroako Bertsozale Elkartea, Baztango Udala eta Baztango Bertso Eskola dira Mariano Izeta Sariketaren antolatzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button