IKUS-ENTZUN

Musika dokumentalen jaialdia

Dock of the Bay jaialdia bidean da helburu argi batekin, musikaz eta zinemaz gozatzeko abagunea eskaintzea. Antolatzaileek hala argitu dute: “Beste edizio bat, musikaren, zinemaren eta pertsonen arteko elkarguneak arakatzen. Beste edizio bat, esperientziak partekatzen. Beste edizio bat, gure eserlekuetatik emozioz dantza eta txalo egiten. Gailentzen ari diren talentu berriak ezagutuko ditugu, ikusmirak hedatu, eta geure pertzepzioak desafiatuko ditugu. Presta zaitezte, aurten ere musika-mundu harrigarri eta hunkigarri berrietan murgil gaitezen. (…) Hamaseigarren edizio honetan ere, kalitatezko zinema independente baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Egitarau argitaragabea eskaintzen, eta sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzen. Inklusioarekin eta aniztasunarekin konprometituta gaude, hausnarketarako espazioak ireki eta mundura hurbiltzearekin. (…) Dock of the Bay, 16 urtez: Zinemarekin eta musikarekin, hiriarekin eta komunitatearekin, unibertso eta istorioekin, hausnarketa eta analisiekin, emozio eta elkarrizketekin, elkartze eta txaloekin, dantza eta solasaldiekin, narratibekin eta talentuarekin, nortasunekin eta erronkekin, erritmoekin eta harridurekin, melodiekin eta estreinaldiekin, inspirazioarekin eta erresilientziarekin.”

Donostian, maiatzaren 6ra bitartean, hitzordu paregabea duzue zinemarekin eta musikarekin, edota musikaren zinemarekin.

Hemen duzue egun hauetako programazio guztia: Dock of the Bay

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button