ARTEA

Maria Otxandianoren “Woman” erakusketa, Elorrion

Maria Otxandianoren argazkiek osatzen dute Elorrioko Iturri Kultur Etxean paratu duen Woman izeneko erakusketa. Otsailaren 28ra bitartean ikusi ahalko da erakusketa.

Patxi Granado adituak Maria Otxandianoren teknika, estilo eta hizkeraz hitz egin digu: “Jakin-minak bultzaturiko argazkilari nekaezin eta asmo handiko baten lana da Woman. Emakumeak pairatzen dituen arazoak dokumentatzeko eta salatzeko asmoz, biluztu egiten da bere metafora baliatuz, eta bere barne-mundua erakusteaz gain, hari buruz hitz egiten digu.
Haren argazkiek hizkera sotil eta intimista erabiltzen dute. Geurea ez dena geureganatzeko aukera ematen digu, modu iradokitzailean, eta geure egin dugun mundu horretan ezkutatzen den guztiaren partaide egiten gaitu.
Inperfekzioaren atzean ezkutatzen den edertasunera hurbiltzen gaitu. Haren irudiek ihes egiten diote argazkien gardentasun eta ziurtasunari, eta bi alderditan eragiten duen giro iradokitzaile bat eraikitzen dute. Bi borroka dira, beren inguruan biraka ari direnak, ahots independente baina, aldi berean, hots bakarrekoa dutenak eta elkarren osagarri direnak.
Zalantzarik gabe, ausartzen naiz esaten Woman hasiera besterik ez dela, deskubritzeko dagoen  eta lehenago edo geroago azaleratu egingo den iceberg baten punta”.

Maria Otxandianoren Woman erakusketa, otsailaren 28ra bitartean ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button