ESZENA

“Mari emakume Mitologikoa” dantza ikuskizuna Arriagan

Ostiralean eta larunbatean, azaroak 2 eta 3, euskal mitologia eta emakumeen historia ardatz dituen M eme M, Mari emakume Mitologikoa obra aurkeztuko du Olaeta Balleten Elkarteak Bilboko Arriaga Antzokian, Biarritzeko Oldarra Balletarekin elkarlanean. Ikuskizunean orkestrak, koruak, balletak, eta bertsolari eta txalapartariek parte hartzen dute.

Jon Maiaren ideian oinarrituriko obra da, eta koreografiaz Begoña Crego, Jone Goirizelaia, Mari Carmen Muñoz, Ines Uriarte eta Koldo Zabala arduratu dira. Musika Et incarnatus Orkestrak jarriko du, eta euskal autore klasikoen piezak joko ditu, hala nola, Jesus Guridi, Mikel Laboa eta Juan Carlos Perez musikarienak.

Obra euskal mitologian barrena murgiltzen da, Mari oinarri duelarik, gizakiaren eta mitoaren arteko harremanak jorratzeko xedearekin. Maitagarriak, lamiak, akelarreak eta inkisizioa izango dira obraren protagonistak.

Maiak Iparraldeko eta Hegoaldeko euskal kulturaren ikuspegi ezberdinak ere batu nahi ditu dantza ikuskizun honetan. Horretarako, Euskal Herriko txoko guztietako 90 dantzarik parte hartuko dute ikuskizunean.

Obrak emakume baten istorioa jasotzen du, haurtzarotik hedatasunera arte. Ibilbide horretan mitologiaren hastapenak eta emakume horrek nola aurkitzen duen maitasuna agertuko dira. Horretaz gainera, sorginek ere protagonismo handia izango dute, euskaraz hitz egiten zuten emakumezko petrikiloak.

Emanaldiak Arriaga Antzokian izango dira, azaroaren 2an eta 3an izango dira, ostirala eta larunbata, hurrenez hurren, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button