IKUS-ENTZUN

“Margolaria” filma, igandean Gasteizen

Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalen proiektua da Margolaria. Igandean, azaroak 24, filma  ikusi ahalko da Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxeak antolaturik.

Film honek, Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna dakar.

“Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila.”  Hala, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara bidaia hori aitzakia hartuta, “artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesuak ere bidaiak baitira”, argudiatzen dute artistek.

Filmaren ostean, Oier Aranzabalek eta Mikel Urdangarinek elkarren arteko solasaldi musikatua eskainiko dute. Filmaren sorkuntza prozesuaz hizketan ari direla, Mikelek hainbat abesti joko ditu gitarraren laguntzarekin.

Saioa doakoa izango da, baina ezinbestekoa izango da izena ematea. Montehermoso kulturguneko harreran ere eman daiteke izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button