IKUS-ENTZUN

“Margolaria” filma gaur gauean, Elgoibarko Plazan

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak aire libreko zinemako ekimena abiarazi du herritarren udako gauak animatzeko xedez eta gaurkoan, uztailaren 12an, Margolaria ikus-entzunezkoa proiektatuko da.

Film honek, Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna dakar.

“Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila.”  Hala, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara bidaia hori aitzakia hartuta, “artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesuak ere bidaiak baitira”, argudiatzen dute artistek.

Asteburuetero fantasiaz, abenturaz eta umorez beteriko guztira 10 film proiektatuko dira definizio altuan, eskaintza zabal eta anitza osatuz.

Gaurko hitzordua, hortaz, Elgoibarko Plazan, gaueko 22:30ean izango da.

Informazio gehiago, hemen duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button