ARTEA

“Margolari Gazteak” sariketa, Leioan

Lehiaketa maiatzaren 13an izango da, igandean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena 2) jarriko zaie zigilua oihalei, 08:00etatik 10:00ak bitartean. Lanak 15:00etatik 17:00etara entregatu ahal izango dira leku berean. Oihalek zuriak edo prestatuak izan behar dute.

14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Teknika (akuarela, Txinako tinta, collage, akrilikoa, olio-pintura, grafitoa, teknika mistoa…) eta neurria libreak izango dira, Leioa eta bere inguruak izango da landu beharreko gaia. Bakoitzak lan bat baino gehiago ezin izango du aurkeztu  eta bastidorean edo euskarri zurrunean jarri behar dira derrigorrez. Partaideak Leioako edozein lekutan kokatu ahal izango dira.

Sariak honakoak dira: 1. saria, 800 euro eta diploma; 2. saria, 500 euro eta diploma; eta 3. saria, 360 euro eta diploma.

Datu guztiak: Kultur Leioan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button