ARTEA

Margolanen larruazala eta materia

Julian Irujo pintorearen lanak esperimentazioa du ardatz, hain zuzen ere, materialekin eta horiek dituzten adierazpen-ezaugarriekin esperimentatzen du. Margolanotan, sinestesia kontzeptuarekiko interesa antzematen da; hots, ikusmenaren bitartez beste zentzuen, sentsazioak diren iradokitzeko aukera, batez ere ukimenarena, zeina oso zentzu afektiboa den.

Artistak publikoari proposatzen dio jarrera sentibera izatea, bere larruazalaren poroak ireki ditzala, ikusmenaren bitartez formak aztertu ditzan, koadroetako forma lakarrak, bigunak, bihurrituak, organikoak, lokaztuak, likatsuak, epelak edo irristakorrak, hain zuzen. Bere nahia ez da publikoak margolanak ulertzea; ez du sinbolismoen bilaketarik edo azalpen analitikorik eskatzen.

L'Atelier arte galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button