BESTELAKOAK

7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du asteon

Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du gaurtik igandera bitarte. Horretarako kultur ekitaldiz osatutako egitaraua ondu dute gaztetxeko kideek.

Gaur eta bihar, bi hitzaldi izango dira, Faxismoaren gorakada eta Emakumea eta kirola hurrenez hurren. Asteazkenean, halaber, tailer batean parte hartzeko aukera egongo da: Ekonomia sozial eraldatzailea.

Ostegunean, Nerea Arriolak eta Ez dok hiru taldeak antzezlanak aurkeztuko dituzte, eta gero Magaz In Fernu DJak  izango dira.

Ostiralean bestalde, haurrentzako jolasak eta herri jolasak izango dira arratsaldean, eta gau partean, zuzeneko emanaldiak izango dira: Ke te Kalles, Zarysamba eta Guda Dantza.

Larunbata izango da egitarauaren egunik indartsuena: Euskal Zunbak, bazkaria, Berinbau taldea, 7katu kantari saioa eta azkenik, kontzertuak: Nizuri Tazuneri, Skabidean eta Ziztada & Erlantz Feat. Raperu.

Gaztetxearen 12.urteurrena bertso saio batekin amaituko da, 19:30etik aurrera: Ohiana Bartra, Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button