Nontzeberri

“Margoak eta marrazkiak” Xabier Morrás artistaren margolanak, Iruñeko Kondestablen

Margoak eta marrazkiak  Xabier Morrás artistaren erakusketa berriaren ateak zabaldu ditu Iruñeako Kondestable jauregiak.

Joaquim Dols Rusiñol arte adituak margolari nafarraren obraren inguruan egindako adierazpenen artean, Xabier Morrásen irudiek ez dutela hitzik behar azpimarratu izan du. “Nahikoa da begiratzearekin: frankotasunetik, aurreiritzi eta konbentzionalismorik gabe. Irudimenaren, geure irudimenaren, geure zirraren abenturari jarraituz, geure buruetatik askatuz, geure buruetara bueltan, ez baitago inolako azterketarik gainditu beharrik metatutako ezagutzen inguruan; ez delako soilik aditu eta jakintsuei mugatutako zerbait”.

Bere pintura-bilakaerari dagokionez, garai batean espresionista izatetik, pinturaren  ikerketa korrontean kokatzen den adierazpen-modu berri batera igaro dela esan daiteke, pintura eta argazkiaren sintesian oinarritutakoa.

Xabier Morrás Sazpe (Iruñea, 1943) nafar margolari garaikideak 1960kohamarkadan ekin zion bere ibilbide artistikoari Iruñean eta Madrilen zenbait  bakarkako lan erakutsi ondoren. Londresen eta Edinburgon egin zituen pintura ikasketak, eta garai hartan egin zuen  La Guerra de los 6 días (1969)artelana, bere lehenengo sail piktorikoa. 1971an Iruñea seriea amaituta, Arte Vasco Actual eta Arte Navarro Actual laginetan parte hartuz, Montpellier, Londres eta Holanda bisitatu zituen bere obrak.Geroago, 1973an, New Yorken egonaldi luze baten ondoren, Nueva York eta España serieak margotu zituen eta Spanskt 73 erakusketarekin, Suedia, Danimarka, Alemania eta Bartzelona bisitatu zituen seri horrek. Euskadi  (1980) izan zen ondoren etorri zen margolan seriea. Egun, Nafarroako zenbait museoek eta Madrilgo Arte Garaikidearen Espainiako museoak beren obrak dituzte jabetzan.

Orain, Margoak eta marrazkiak erakusketa honetan, formatu handiko margolanak jarri ditu artistak ikusgai, 1975etiik 2000.urtera sortutako irudi urbanoak, hain zuzen. Bere obra bisitatzeko aukera datorren urtarrilaren 19ra bitarte izango duzue Kondestable Jauregian.

Ordutegiak eta gainerako informazio osoa,  iruñeakulturada webgunean.

Exit mobile version