ESZENA

“Hnuy illa”, Joseba Sarrionandiaren hitzak dantzaturik

Gaur, azaroak 30, Kukai Dantzak Hnuy illa lana egingo du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan.

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan zen poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak bildu zituen.

Kukai Dantza liburu horrekin liluratu zen, eta Mireia Gabilondok eta Jon Mayak osagai guztiak batu zituzten (poesia, dantza, irudiak eta musika nahasturik) agertokian ikusgarri bat sortzeko. Puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta, eta berebiziko ikuskizuna sortu dute, iradokizuna nagusi duen ikuskizuna taxutzeko. “Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika, eta pozkorrarekin”.

Hortaz, Hnuy illa Joseba Sarrionandiak egindako lanaren errebisio gaurkotu bat proposatzen du Kukai Dantzak. Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kidea den Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button