IKUS-ENTZUN

Marc Recha zinegileak “La Vida Lliure” filma aurkeztuko du Bilbon

Marc Recha zinegileak La Vida Lliure (2017) aurkeztuko du gaur, Bilboko Fas zineklubak ondutako egitarauaren baitan. Emanaldia El Carmen aretoan izango da, 19:45ean. Zine zuzendariaren nortasun handia azpimarratu du Fasek: “Zalantzarik gabe, Marc Recha Marc Recha da, nahi duen eta gustuko duen zinema egiten du”.

Filmak ondoko istorioa kontatzen du: 1915ean, Tina eta Bel haurrek altxor baliotsu bat aurkituko dute Menorca irlan, eta altxor hori trukerako moneta gisa erabiliko dute Argelera bidaiatzeko, herrialde horretan umeen ama lana biltzen baitago. Bi anai-arreben desiorik handiena Afrikako herrialdera joatea da, eta horretarako Rom izeneko gizon bakarti bati laguntza eskatuko diote.

Marc Rechak ahozko narrazioa berreskuratu zuen film honetan, izan ere, ipuin klasikoaren itxura hartzen duen filma da, hain zuzen, piraten ipuinen bertsio heterodoxo bat dela esan dute adituek. “(…) Eser zaitez, ‘ipuin’ bat kontatuko dizut eta (Rom-Sergi Lopezek jokatzen du paper hori) eta zu, ikusle hori (Tina-Mariona G. eta Biel-Macia A. infanteak bezala) entzun arretaz, eta murgil zaitez istorioan”. Menorcako paisaiak protagonismo handia hartzen du filmean.

http://www.cineclubfas.com/ficha.php?id=34&lang=eu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu