BESTELAKOAK

Manuel Valenciaren “master-class”-a Tabakaleran

Fantasia eta beldurrezko zinean espezializatutako 2000 Maníacos fanzine espainiar mitikoaren editorea da Manuel Valencia. Bada, gaur, Tabakaleran, 18:00etan, fanzineen edizioari buruzko klase magistrala zuzenduko du, Fanzinemanía. Ekitaldia Fantasia eta Beldur Zinema Astearen baitan antolatu da.

Tabakaleraren arabera, “Fantasia eta Beldur Zinema Asteko Fanzine Gudan parte hartzeko Manuel Valenciak edizioaren inguruan aholku eta pistak emango dizkigu. Fanzineroak eta fantasia eta beldur zinema zaleak, liskarrerako prestatu zaitezte!”.

Valenciak gai hauek jorratuko ditu, besteak beste: Zer da fanzine bat? Zergatik bat egin? Zergatik fantasia eta beldur zinema asterako?; 2000 Maníacos. Historia, azalak…; 80 hamarkadako gauzak edo Fanzine 3.0.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button