MUSIKA

Manuel Seoane gitarra jotzaile birtuosoa Bilbon izango da larunbatean

Manuel Soane gitarra jotzaileak gidatzen duen Burning Kingdom bandak Down To The Road (Santo Grial 2011) lana aurkeztuko du larunbatean, hilak 5, Bilboko Santana 27 aretoan.

Jotzaile madrildarrak 22 urte baino ez ditu eta Estatuko rock panoramako gitarra jotzailerik onenetarikoa da. 18 urterekin hasi zen Ars Amandi bandan jotzen. Talde horrekin bi disko grabatu zituen. 2009 urtean, berriz, Linvin’ Now izenburuko lehendabiziko lana argitaratu zuen Burning Kingdom taldearekin. Lan hori oso arrakastatsua izan zen eta gaztelaniaz eginiko hamar rock disko onen artean izan zen.

Arrakasta horri esker, Espainian eta Latinoamerikan barrena ibili zen jotzen. Orain, gurera dator Down To The Road lan berria aurkeztera. Disko horretan AOR estiloaren oihartzunak entzun daitezke eta Seoanek berak ekoitzi du Carlos Lillorekin batera.

Stereo Producciones-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button