MUSIKA

Jazzaharrean, Tolosandblues eta Zarata Fest, musika jaialdiak

Euskal Herriko hamaika herritan makina bat musika jaialda egingo dira egunotan. Horietako hiru Gasteizko Jazzaharrean, Tolosako Tolosandblues eta Bilboko Zarata Fest dira.

Herenegun Jazzaharrean Gasteizko Alde Zaharreko Jazz Jaialdia hasi zen. Ekimenaren antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, “Parral eta Gora tabernetakook uztailaren lehenengo asteari astindu ederra emango diogu: 14 kontzertu, bi zine emanaldi, Disko jartzaileak, argazki-txapelketa…”.

Hala, gaur bertan Veronica Ferreiro A Coruñako Jazz-Soul abeslari gaztea izango da Artium museoan, 22:00etan. Ordubete beranduago, baina Bibat museoan, Jazz on a summer day dokumentala ikusteko parada izango da, eta, azkenik, 24:00etan, Gora tabernan Charlie Faber RNE3ko irrati esatari ezaguna disko jartzaile lanetan arituko da.

Bihar, halaber, Mursegok kontzertua egingo du Santa Maria katedralean 20:00etan, eta, etzi, John Cointreau Trio blues eta jazz hirukoteak joko du La Riojana-n, 19:30ean. Ekitaldiek uztailaren 7ra arte iraungo dute. Egitarau osoa hemen.

Bestalde, gaur eta bihar Tolosandblues jaialdia egingo dute udalerri horretan. Orotara, bost kontzertu izango dira. Gaur bi talde izango dira: Sax Gordon eta Lluis Coloma (Plaza Berrian), eta De 2 en Blues Band (Fronton Kafetegian). Bihar, berriz, hiru kontzertu ikusteko aukera izango da: Boogalords (Amarotz auzoan); Janiva Magness( Plaza Berrian) eta Sheila Cuffy (Fronton Kafetegian). Kontzertuen ordutegiak eta bestelako xehetasunak hemen.

Halaber, aurten ere musika esperimentalekin loturiko Zarata Fest jaialdia izango da gaur eta bihar Bilboko L’Mono aretoan. Guztira, dozena bat soinu-artistek parte hartuko dute, besteak beste, Bilboko Mubles-ek, Madrileko Carnisaur-ek, eta Bartzelonako Lali Barriere-k. Ekimen zaratatsuaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button