MUSIKA

Manu Chaok bat egingo du Donostiako Piratekin

Jai herrikoien sustatzaile Donostiako Piratak mugimenduak Manu Chao ekarri dute Gipuzkoako hiriburura; hala, gaur bertan, uztailak 9, musikari ezaguna Zurriolako hondartzan izango da, 20:00etan, Selektah Stepi, Skakeitan eta Tania da Sousarekin musikariekin batera.

Aipatutako emanaldia eta bestelako jarduerak (haurrentzako oka jolas erraldoia, gazteentzat mural margoketa, bertso hop-a…) Edozer dugu posible eguna lelopean bildu dute.

Antolatzaileek iragarri dutenez, “egun osoko egitaraua prestatu dugu eta ahalik eta publiko zabalenera ailegatzea izan dugu helburu. Ekimen ugari izango dira Zurriola hondartzako inguruetan goizeko 10:30etatik aurrera”.

Horrekin guztiarekin batera, Piratek bi ekintza solidario ere ondu dituzte: “Batetik, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko piratekin egingo dugu elkarlana. (…) Bestetik, Saharar Herriari ere zuzendua joango da gure ekimen solidarioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button